Zeruko hegalariak ikusgai jarri ditu Herriok "Hegan" erakusketan

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2012ko aza. 4a, 13:54

Azaroaren 5etik 16ra arte egongo da irekita Euskal Natura elkarteak sortutako erakusketa

Argazki erakusketa berezia ekarri du Herrio Natur Taldeak datozen bi astetarako. Hegan izenburupean, hainbat argazkilarik ateratako hegaztien irudi ikusgarriak jarri dituzte ikusgai Orioko Kultur Etxean. Jose Mari Llavorik, Antton Alberdik, Ander Olaizolak eta IƱaki Mezquitak argazki kamerarekin harrapatu dituzten kaioen, saguzarren, ubarroien, Martin arrantzaleen eta abarren hegaldiak miresteko aukera izango da, hortaz, azaroaren 16a arte. Euskal Natura elkartearen baitan sortutako argazki lan hauez gozatu nahi duenak 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara izango du horretarako parada.

Hazi banaketa

Horrez gain,urtero ohiturari jarraituz, inguruko zuhaitzen hazi banaketa egingo du Herrio Natur Taldeak. Azaroaren 10ean, larunbatarekin, emango dituzte haziak Herriko Plazan, 11:00etatik 14:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide