Bost kategoriatan banatuta jokatu dute aurtengo Orioko surf txapelketa. Azaroaren 1ean eta 2an egin zituzten txapelketako saio guztiak, itsasoaren egoera ona zela aprobetxatuz. Ostegunean, azaroaren 1ean, goizean goiz hasi ziren martxan Orioko surf txapelketarekin. Giro ona izan zen nagusi, egun eguzkitsua eta olatu txikikoa izan baitzuten. Baina eguerdian itsasoa nahastu egin zen, eta, ondorioz, txapelketa bertan behera utzi zuten hurrengo egunera arte.
Ostiralean, bestalde, pare bat metroko olatuak, eguzkia eta hego haizea izan zituzten txapelketak iraun zuen denboran. Goizeko 09:00etan hasi ziren txapelketarekin eta 17:00ak arte open kategoriako saioak izan ziren.
Finalak
Maila aparta izan zen txapelketan antolatzaileen hitzetan: Surflariak oso dotore aritu ziren txapelketak iraun zuen denboran eta guztia ongi joan zen. Istripu txiki bat izan genuen. Andoni Fernandezek 10:00ak aldera bere oholaren gilak sartu zituen-eta izterrean.
Zozketetan surfeko ohola Jose Luis Agoteri egokitu zitzaion, bodyboarda Andoni Makazagari eta neoprenozko jantzia Josu Perezi.
Honela geratu ziren sailkapenak:
Open1.- Xanti Martinez
2.- Mikel Agote
3.- IƱigo del Hoyo
Neskak
1.- Sonia Ziani
2.- Ruth Aramendi
3.- Izaskun Zendoia
16 urtez azpikoak
1.-
Lander Zumeta
2.- Paulo Argibe
3.- Unai Duran
Bodyboard
1.-
Mikel Elustondo
2.- Andoni Makazaga
3.-
Mikel Atxega
Longboard
1.- Fermin Lazkano
2.- Iker Ostolaza
3.- Xabier Bengoetxea