Patxi Irarretak irabazi ditu Aiako Kintopeko idi probak

Irati 2012ko aza. 7a, 11:55

Lehenengo aiarraren manta Patxi Arzadunek eskuratu zuen

Urriaren 31n hasi eta azaroaren 5era bitartean jokatu dira aurtengo Kintopeko idi probak Aian. Azken egunera arte ez da erabaki irabazlea zein izan den. Igandean, azaroaren 4an, bazirudien Iñaki Olidenek semearen, Enaitzen, izenean aurkeztutako idiek egindako marka –61 plaza, 7 zinta eta 2,70 metrorekin– balekoa izango zela; astelehenean, ordea, Patxi Irarretak 62 plaza juxtu eginda irabazi zuen txapelketa. Hirugarren postua, berriz, Zubiondo jatetxeko idi pareak lortu zuen 58 plaza, 7 zinta eta 2,23 metrorekin.

Kintopekoa aiarraLehenengo aiarraren manta Patxi Arzadunek eskuratu zuen 54 plaza, 6 zinta eta 2,58 metro eginda, 18 parte hartzaileren artean zortzigarren izan zen bera.





Sailkapena

  1. Patxi Irarreta (Errenteria). 62 plaza.
  2. Enaitz Oliden (Orio). 61 plaza - 7 zinta - 2,7 metro.
  3. Zubiondo Jatetxea (Zalla). 58 plaza - 7 zinta - 2,23 metro.
  4. Isidro Erretegia (Azkoitia). 58 plaza - 3 zinta - 2,02 metro.
  5. Ekaitz Elordui (Berango). 58plaza - 2 zinta - 1,20 metro.
  6. Bixkiak (Errezil). 56 plaza - zinta 1 - 0,90 metro.
  7. Etxabe (Aizarnazabal). 55 plaza - 5 zinta - 1,12 metro.
  8. Arzadun (Aia). 54 plaza - 6 zinta - 2,58 metro.
  9. Rafa Alegria (Bermeo). 54 plaza  - zinta 1 - 1,75 metro.
  10. Muguruza- Iturbaltza (Mungia). 53 plaza.
  11. Loinaz (Igeldo). 51 plaza.
  12. Narbasta (Oikia). 50 plaza - zinta 1 - 1,13 metro.
  13. Aratz Oliden (Orio). 49 plaza - 7 zinta - 0,68 metro.
  14. Julen Olasagasti (Igeldo). 44 plaza - 0,62 metro.
  15. Iñaki Lopategi (Birle). 44 plaza - 0,47 metro.
  16. Jose Mari Iruretagoiena (Aia). 43 plaza - 2,76 metro.
  17. Egoitz Armaolea (Zumarraga). 38 plaza- 7 zinta- 1,18 metro.
  18. Laski (Birle). 34 plaza- 7 zinta- 0,58 metro. Kintopekoa irabazlea lanean

Antolatzaileak pozik daude emaitzak oso onak izan direlako eta parte hartzaileek oso maila altua erakutsi dutelako. Bestalde, idi probek izan duten harrerarekin ere gustura daude eta horren adierazle  izan zen azken egunak, astelehenak Aiako probalekura batu zuen jende kopurua, 30 lagunetik gora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide