Ura, arazketa eta saneamenduari dagozkion ordainketa egin behar dute aiarrek

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2012ko aza. 8a, 07:28

Azaroaren 2tik 17ra egin behar dute ordainketa

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak adierazitakoaren arabera, 2012ko hirugarren hiruhilabetekoari dagozkion ura, arazketa eta saneamenduko ordainketa egiteko garaia dute aiarrek.

Azaroaren 2tik 17ra, biak barne, ordaindu ahal izango dit kopuruak. Aipatutako borondatezko epe horretan 2012ko hirugarren hiruhilabetekoari dagokiona ordainduko da.

Jarritako borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoren ordaintzeke dauden kopuruak, Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzen dira eta erakunde hau bere kobrantzaren kudeaketaz arduratuko da. Ordainketa aurrezki kutxen bidez egin behar dela gogorarazten dute Gipuzkoako Ur Kontsortziotik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide