Bihar, ostirala, azaroak 9, Gaztaina erre eguna ospatuko dute Zaragueta Herri Eskolan. Arratsaldean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak frontoian elkartuko dira eta Aurten gaztain urtea da, Markoxek egin eban eta Gaztaina saltzailea kantuak abestuko dituzte. Ondoren, Guraso Elkarteko kideek prestatutako gaztainak –aurten 30 kilo erreko dituzte– jateko prest izango dira. Jaia amaitzeko 6. mailakoen eskutik buruhandiak izango dituzte.