Urtero bezala Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6.mailako ikasleentzat, Txurrumuski astialdi taldeak, elkarbizitza asteburua antolatu du aurtengorako ere. Azaroaren 30etik abenduaren 2a bitartean, Azpeitiko aterpetxera joango dira eta han hainbat jolas, tailer eta abentura izango dituzte elkarrekin gozatzeko.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, izena emateko, azaroaren 20an, 18:30ean Kultur Etxera joan beharko dute honako dokumentu hauekin:
- Izen-emate orria. –Orioko ikastetxeetan, Ametsa gaztelekuan eta Kultur Etxeko harreran eskuratu daiteke–.
- Osasun txartelaren fotokopia.
- Euskadiko Kutxan Txurrumuskik duen 30350182181820021770 kontuan, 40euroko ordainketa ziurtagiria.
Asteburuko egonaldirako, berriz, honako gauzak eraman beharko dituzte gaztetxoek: Lo zakua, pijama, toalla, txankletak, xaboia, hortzetako eskuila eta pasta, arropa erosoa, barruko arropa, zapatilak eta zira. Bestalde, debekatuta egongo da sakelako telefonoa, dirua, gozokiak eta bestelako gailu elektronikoak eramatea.
Hilaren 30ean, 18:15ean, autobus geltokitik abiatuko dira gaztetxoak Azpeitiko aterpetxera.