Azaroaren 14rako deituta dagoen greba dela eta trenen eta autobusen gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira

Irati 2012ko azaroaren 13a

Murrizketa neurriei aurre egitea da grebaren oinarrizko helburua

Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) Ekintza eta elkartasunerako eguna deitu du azaroaren 14rako. Murrizketa neurriei aurre egitea da oinarrizko helburua eta horren harira greba orokorrerako deialdia ere egin dute zenbait sindikatuk eta gizarte eragilek. CCOO eta UGT sindikatuek bat egin dute greba deialdiarekin eta ELA, LAB eta STEE-EILASek, ordea, ez.

Greba deialdiak besteak beste garraio zerbitzuetan izango du eragina. Euskotrenek jakinarazi du greba egunerako trenen eta  autobusen lanegunetako ohiko zerbitzuen %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko eta eskainiko dituela.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide