Ostegun arratsaldean elkartuko da 'Topagune berdea'

Irati 2012ko azaroaren 13a

Ingurumenarekin interesa dutenak daude gonbidatuta

Udalak ingurumen gaiak aztertzeko eta sortutako aholku batzordea, Topagune berdea, aldiro-aldiro biltzen da, Udalari aholku emateko ingurumenari dagozkion gaietan. Hurrengo bilera datorren ostegunean, azaroak 15, 19:00etan, Kultur Etxean izango da.

Batzordea irekia da eta, beraz, ingurumen gaiekin interesa duten elkarte zein norbanako guztiek daukate bertan parte hartzeko aukera.

Honako gaiak aztertuko dituzte osteguneko bileran:

  • Orioko Mugikortasun plana: urriaren 1ean egindako aurkezpenaren balorazioa. Datozen urratsak zehaztea.
  • Aurtengo monografikoentzat proposamenak.
  • Agenda 21 txostenaren lanketarekin jarraitu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide