Abenduaren 16an, igandearekin, izango da Orioko Herri Ikastolan antolatutako Herri Lasterketa. 11:00etan abiatu eta bi ibilbide egiteko aukera izango da, biak lauak, 14 eta 7 kilometrokoak hurrenez hurren, hala ere korrikalariak ordu berean aterako dira. Lasterketa luzea egiteko bi itzuli egin beharko dira ibai-ondoko ibilbidean, lasterketa motzagoa nahi dutenek, berriz, bakarra.

Izena emateko Herri Krossa elkartearen orrialdera jo daiteke edo Orioko Herri Ikastolak lasterketarako propio prestatutako webgunera. Izena emateko aukera ez ezik ibilbidearen berri jasotzeko, 2011ko sailkapen eta argazkiak ikusteko, araudia eta programa kontsultatzeko, lasterketa egingo den tokira iristeko modua jakiteko eta antolatzaileekin harremanetan jartzeko aukera ere izango dira.