Mandalara taldearen eskutik bi hitzaldi izango dira datozen bi ostiraletan. Azaroaren 16an Mindfulness –Kontzientzia osoa– hitzaldia egingo du Roberto Alzibarrek. Massachusettseko Unibertsitateko Osasun Zentroko irakasle ofiziala da estresa gutxitzeko programan. Estresa gutxitzea, ongizatea hobetzea eta oraina gozatzen ikastea da helburua. Hori guztia eguneroko bizimoduan: familian, lanean, maila pertsonalean… Estresak kalte egiten al die zure familia edo lan harremanei? Etorkizunak edo iraganeko kontuen oroimenak kezkatzen zaitu eta ez zara orainaz kezkatzen? Zure bizitza ez bizitzea da.. Osasuna eta bizitza galtzen ari zara! diote Mandalarakoek hitzaldia iragartzeko. Izan ere, adimena lasaitzen ikasteko da programa hau.
Bestalde, Feng Shui-ari buruzko hitzaldia egingo du Lourdes Galarragak azaroaren 23an. Feng Shui da erreminta bat gure inguruko energia aktibatzen, orekatzen eta bateratzen duena gune onuragarri eta osasuntsuagoak lortuz. Era berean inguratzen gaituen hori beste era batera ikusten laguntzen du, baita gure eraldatzeko eta sortzeko gaitasuna indartu ere. Azken finean, antolatzaileen esanetan, Feng Shui-aren bitartez ikasten da norbere etxea edo negozioa bateratzen eta norbere bizitzari energia ematen.
Bi hitzaldiak gazteleraz izango dira, 20:00etan, Mandalararen lokalean (Antxiola, 15). Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 648 487 489 telefono zenbakira deitu edo mandalarataldea@gmail.com helbidera idatzi.