Danbolin musika eskolako ikasleak 'Gaztea Parody' leihaketan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko aza. 14a, 16:02

Iaz lipdubarekin egin zuten antzera, aurten bideoklipa grabatu dute

Danbolin musika eskolako ikasleek Gaztea irratiak antolatutako Gaztea Parody lehiaketan hartu dute parte. Horretarako, Gazteak jarritako baldintza beteaz, lan berri bat sortu dute. Horretarako, letra moldatu, dantza egokitu eta bideokliparen egoera aldatu dituzte.

Lehiaketan ikusleen botoak behar dituzte eta botoa emateko esteka honetan sartu behar da. Bideoa ikusteko, bestalde, hemen egin behar da klik.

Ikuslearen saria irabaziz gero, 2.000€ eskuratuko lituzkete gaztetxo hauek eta epaimahaiarena irabaziz gero 1.000€. Azaroaren 21a arte dago botoa emateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide