Korrika 18 antolatzeko lehen bilera izango da ostegunean

Irati 2012ko aza. 14a, 18:04

Orioko ekintzak prestatzea izango da herriko batzordearen zeregina

Korrika 18a prestatzeko lanak abian dira. Eman euskara elkarri lelopean, euskara normalizatzeko aldarrikapena izango da beste behin helburu. Korrika prestatzeko oriotarren laguntza ere ezinbestekoa dela eta Orioko Korrika batzordean parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. 

Batzordearen lehen bilera ostegunean, azaroaren 22an, izango da, 17:30ean Kultur Etxean.

Honako hau da Korrika sustatzeko prestatu duten bideoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide