Google atarian euskararen 'doodle'-a jarri nahi dute abenduaren 3an

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko azaroaren 20a

Horretarako, atxikimendu bila dabil Eusko Ikaskuntza

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izaten da. Hori dela eta, aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio.

Horretarako, sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google enpresari. Ez da bide erraza, eta eskaerak behar bezain besteko garrantzia izateko eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan, atxikimenduak behar ditu Eusko Ikaskuntzak.

Hala, urriaren 30ean hasi zen ekimenak abenduaren 1a arte iraungo du. Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dituzte, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie. Horretarako, esteka honetan klikatu behar da.

Doodle-a

Zer den doodle-a? Bada, Google atariaren sarrerako orrialdean agertzen den ikurra. Egun batzuetan Google enpresaren logotipoa baino ez da agertzen, baina, egun berezietan, propio sortutako ikurrak jartzen dituzte.

Gaur, esaterako, haurren nazioarteko egunari eskainitakoa jarri dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide