Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatuko dute Danbolin musika eskolakoek

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko azaroaren 21a

Kalejira egingo dute lehendabizi eta kontzertua izango da atzetik

Bihar, azaroaren 22a, osteguna, Santa Zezilia eguna ospatuko dute Danbolin musika eskolako ikasleek. Hala, kalejira eta kontzertua eskainiko dituzte.
17:00etan hasiko da kalejira eta musika eskolako txistulariak, trikitilariak, musika mintzairako ikasleak eta bertaratzen direen ikasle eta guraso guztiak bat eginda ibiliko dira kalez-kale. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola, Kultur Etxe atzean, Baxoaldeko parkean, ikastolako pergolan eta Herriko Plazan. Piano-jotzaileak, gitarra-jotzaileak, biolin doinuak eta banda entzun ahal izango dira hurrenez hurren.

Atzetik, 19:00etan, kontzertua izango da Kultur Etxean. Han, hainbat instrumentu entzuteko aukera izango da, eta, aurten, berrikuntza bezala, irakasleek ere zerbait eskainiko dute. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute bertan.

Kontzertua bukatutakoan, 2011-12 ikasturtean 1., 2. eta 3. maila bukatu zuten ikasleei diploma bana emango diete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide