Iaz bezala sanikolasei hasiera indartsua eman nahi die festa batzordeak. Hartara, San Nikolas bezperarako proposamena herritarrak danborradan ateratzea izango da. Herritarrak eta elkarteak bat eginda danborrak astintzera animatu daitezen nahi dute batzordekoek. Horretarako, honako egitaraua prestatu dute:
- Musika: San Nikolas martxa, Orioko ereserkia eta balearena prestatuko ditu Orioko Musika eskolako bandak. Herriko musikari taldeak osatuko du txaranga, propio, danborradan kalez kale ibiltzeko.
- Salatxo abesbatzak abestuko du eta Harribil dantza dantza egingo du.
- Ondoren otordua izango da parte-hartzaileentzat.
- Gauean, Haiek Garaiak festa, iaz bezala, garai bateko Orio eta garai bateko musika.
Danborradan izena emateko
- Izena emateko ez da elkarteko bazkide edo kide izan behar, kide edo bazkideen lagunak ere izena eman dezakete bertan.
- Hiru entsegu izango dira.
- Azaroak 27, asteartea, Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.
- Azaroak 29, osteguna, Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.
- Abenduak 3, astelehena, Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.
- Elkarte bakoitzak hamar bat laguneko taldea osatzen saiatu behar du. Gutxiago ere posible da, baina hogei lagun batuz gero elkartearen irudia eramango da danborradan.
- Jantziak: alkandora zuria, mahoizko galtzak, zapia eta txapela.