Frontenis txapelketako finalerdiak jokatu dira ostiralean

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko azaroaren 29a

Azaroaren 30ean izango dira bi partidak, iluntzeko 20:00etatik aurrera

Orioko frontenis txapelketa aurrera doa eta pilota elkartekoek jakinarazi dute zeintzuk izango diren finalerdiak. Batetik Igor Albizuri eta Egoitz Segurolak, Asier Iraola eta Iban Orbegozoren aurka jokatuko dute. Bigarren finalerdia, Asier Lizarralde eta Aritz Lertxundi oriotarrek eta Mikel Lasa eta Mikel Zugastik jokatuko dute.

Finalerdiak iluntzeko 20:00etan hasiko dira eta irabazleek finala San Nikolas egunean, abenduaren 6an, arratsaldeko 17:00etan jokatuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide