Seme-alabak Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan dituzten gurasoentzako hitzaldia antolatu du Orioko Herri Ikastolak datorren abenduaren 3rako. Internet, sare sozialak, ciberbullynga: aukerak eta arriskuak izenburupean, gaur egungo plataforma digitalak izango dira hizpide bertan.
Horrela, ciberbullynga zer den aztertzeaz gain, seme-alabak zein webguneetan ibiltzen diren ezagutuko dute gurasoek alde batetik. Eta horrez gain, gurasoek Messenger, Twenti, Facebook etabar ezagutzearen garrantziaz ere arituko dira.
18:00etan hasita, Pantallas Amigas erakundeko kide batek emango du hitzaldia, Ikastolako batzar aretoan.