Beste urtebetez Orioko Herri Ikastolak festetarako xake txapelketa eta saskibaloiko 3x3 txapelketa antolatu ditu, bigarren hori ZASTen laguntzarekin.
Xake txapelketa, San Nikolas egunean, abenduaren 6an, goizeko 10:00etan hasita, Kultur Etxean egingo da. Izena emateko ikastolako idazkaritzara joan behar da abenduaren 4a baino lehen. Xakean 7 urtetik 14 urte bitarteko gaztetxoak aritu daitezke eta sariak izango dira urtero legez.
Bi egun beranduago, abenduaren 8an, larunbatarekin, saskibaloiko 3x3 txapelketa antolatu dute. Aurreko urteetan parte hartzea altua izan zen. Horregatik, aurten ere, goizean jokatuko dute txikienek –LH3tik DBH2ra bitartekoek– eta arratsaldez jokatuko dute helduenek –DBH3tik gorakoek–. Bi neska edo gehiago dituzten taldeek sari bereziak jasotzeko aukera izango dute eta baita 16 urtetik gorakoetan oriotarrez osatutako taldeek ere.
Preminibasketekoek, minibasketekoek eta infantilek 9:30ean egon beharko dute Karelan, 10:00etan txapelketa hasteko. Kadete eta seniorrek, berriz, 16:00etan, txapelketa 16:30ean hasi dadin.
Honako kategoriatan banatu dituzte multzoak:
- Preminibasket: LH3 eta LH 4
- Minibasket: LH5 eta LH6
- Infantilak: DBH1 eta DBH2
- Kadeteak: DBH 3 eta DBH4
- Seniorrak: +16 urte (1996a edo lehenago jaiotakoak, 18 urtetik gorako gehienez 2 federatu)
Abenduaren 5a baino lehen eman behar dute taldeek izena eta horretarako bi modu daude. Karela kiroldegira edo ikastolako idazkaritzara joanda, edota hemen klik eginda.
Inskripzioa 20 euro kostatuko da, baina kamiseta jasoko dute opari jokalari guztiek. Horrez gain, bestelako sariak eta zozketak ere izango dira.