Beldarrain eta Lertxundi 2. Euskal Herriko trikitilari txapelketan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abenduaren 3a

Alonso eta Aulestia 5. izan ziren

Atzo, abenduaren 2a, igandearekin, jokatu zen Euskal Herriko trikitilari gazteen txapelketa Zaldibarko Olazar pilotalekuan. 

Guztira zortzi bikote aritu ziren lehian, tartean Aiako Ander Beldarrain eta Nerea Lertxundik osatutakoa eta Julen Alonso oriotarrak eta Eneritz Aulestia zarauztarrak osatutakoa.

Azken bi urteetan jarraian Etxalarko Irune eta Itsaso Elizagoien ahizpek jantzi zuten txapela, eta, atzo, hirugarrenez lortu zuten Euskal Herriko txapela nafarrek 136,1 puntu pilatuta. Bigarren izan ziren Beldarrain eta Lertxundi aiarrak, 130,7 punturekin. Alonso eta Aulestia, berriz, bosgarren izan ziren euren lehenengo aldian 124,6 puntu pilatuta.

Gauzak horrela, beste urtebetez segi beharko du lanean Beldarrainek. Aurten pandero-jotzaile berriarekin, Nerea Lertxundirekin, aurkeztu da txapelketara. Izan ere, aurrekoak, Eider Iraolak, adin-muga gainditu du 2012an. Lan txukuna egin du Lertxundik entzuleen esanetara. Datorren urtean, Elizagoien ahizpei tokatuko zaie banantzea; kasu honetan ere pandero-jotzaileak adin-muga gaindituko baitu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide