San Nikolas jaia ospatuko dute Zaraguetan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abenduaren 4a

Euskararen eguna ospatu zuten abenduaren 3an; bi egun beranduago, berriz, herriko zaindariarena

Euskararen eguna ospatu eta gero, abenduaren 5ean, jaiak proiektua lantzen ari direla aprobetxatuz, San Nikolas festa ospatuko dute Zaraguetan haurrek eta irakasleek.

Goizean, jaiari hasiera emateko, suziria botako dute eta 11:30ean jolasak izango dira: aulki jolasa, moto-karrera, zaku-karrera, globoen jolasa… Arratsaldean, berriz, tailerrak egingo dituzte: aurpegiak margotu, makarroiekin lepokoak egin, maskarak… Ondoren, buruhandiak ibiliko dira, eta, bukatzeko, merienda banatuko dute.

Behin hori bukatuta, sanikolasei hasiera emango zaie Orioko kaleetan. Iluntzean hasiko dira jai ofizialak, eta, programa ikusteko, hemen klikatuta nahikoa da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide