Aiako Udalak bilerak egingo ditu auzoetan 2013ko egitasmoak azaltzeko

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abenduaren 5a

Abenduan eta urtarrilean bilduko dira herritarrekin

Datorren urteko asmoen berri emateko eta herritarren iritziak eta egitasmoak jasotzeko, hainbat bilera egingo ditu Aiako Udalak auzoetan.

Abenduan egingo ditu lehen hiruak eta urtarrilean laugarrena. Bilera guztiak gaueko 21:00etan egingo dituzte eta horietatik lehena abenduaren 10ean, Elkanoko Gazteategi jatetxean izango da.

Hurrengo biak abenduaren 11n Urdanetako Indamendi elkartean eta abenduaren 18an Andatzako Uhartemuño elkartean egingo dituzte. Sanito-Erreka auzoko bilerarako data, berriz, zehazteke dago, nahiz eta urtarrilean egingo dela aurreratu duten Aiako Udaletik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide