Bost hilabete luzez geldirik egon eta gero, Orioko KZgunea martxan da berriz. Aurreko astean hasi ziren ohiko ordutegiarekin eta hemendik aurrera horrela jarraituko dute. Aste honetatik aurrera ikastaroak hasiko dira. Dena dela, urtarrila arte ez dute IT Txartela lortzeko azterketarik egingo.
KZgunea astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte egoten da irekita. Dinamizatzailearen ordutegia, berriz, honakoa da: abenduan 16:00etatik 20:00ak arte eta urtarrilean 9:00etatik 13:00arte. Hilero aldatzen joaten dira dinamizatzailearen ordutegia, bat goizez egiten badu, datorrena arratsaldez egiten du.
Abenduan honako ikastaroak egingo dituzte:
- Abenduaren 10etik 18ra, 16:00etatik 18:00etara, oinarrizko internet.
- Abenduaren 17an, 18:00etatik 20:00etara, Google aplikazioak.
- Abenduaren 11tik 14ra, 18:00etatik 20:00etara, GIMP irudiak editatzeko programa.
Ikastaro guztiak euskaraz egingo dira.