Larunbatean bukatu ziren 2012ko sanikolasak eta giro ona izan da nagusi festetan. Jende ugari etorri da Oriora, batez ere abenduaren 6an eta 8an.
Festen hasierako deiadarrean, euria izan zen protagonista, baina plazara jende ugari gerturatu zen berdin-berdin. Gauean, hotzak eraginda edo, iaz baino jende gutxixeago ibili zen plazan Haiek garaiak festaz gozatzen.
Biharamunean, San Nikolas egunean, eguraldia lagun, goizetik hasi eta ia hurrengo goizera arte kaleak beteta izan genituen. Iluntzean, ordea, ikusminik handiena sortu zuen ekitaldia izan genuen: Oako eskaileretako proba. Jendetza bildu zen eskaileretan korrikalariak ikusteko. Gauean, bertso saioan, Gozategiren kontzertuan eta Oihan Vegaren emanaldian ere jende asko izan zen eta plaza beteta izan zen.
Umeen egunean istripua izan zen goizeko 11etan Balea kalean. Auto batek farola eta lore-ontziak jo zituen, baina, zorionez, ez zen zauriturik izan. Egun lasaia izan zen bestela, txikienek gozatu zuten eguna.
Larunbatean, abenduaren 8an, eguraldi txarra izan bazen ere, jendearen erantzuna ona izan zen. Goizean goizetik azokan, taloak jaten eta 3x3an pertsona askok hartu zuen parte. Arratsaldeko 3x3an, Txarantunkadaren atzetik, giza-proban eta gaueko kontzertuetan ere giro ona izan zuten.
Hilaren 8an, hala ere, beste bi istripu izan ziren bata zakilaeneko aldapan eta bestea plazan. Lehenengoan auto batek baranda jo eta behera bota zuen, zauriturik ez zen izan bertan. Bigarrena, goizaldean pasa zen, beste auto batek txosna jo eta egituran kalteak eragin zituen. Txosnaren barruan ere kalte txikiagoak izan ziren. Dena dela, ez zegoen inor bertan eta ez zen ezbehar handiagorik gertatu.
Gainontzean, esan bezala, giro ona izan zen nagusi sanikolasetan. Argazkiak ikusteko klikatu hemen.