Danbolineko hiru akordeoilarik zilarrezko domina eskuratu dute Arrasateko jaialdian

Irati 2012ko abenduaren 11

Ane Carrera, Olatz Dorronsoro eta Mirari Begiristainek hartu dute parte

Abenduaren 8an, larunbatean, izan zen Arrasaten Gipuzkoako XXV. akordeoi jaialdia eta Orioko Danbolin Musika Eskolako hiru ikaslek hartu zuten parte han: Ane Carrera eta Olatz Dorronsorok Tage Johanssonen Du Vackra flicka med runda kinder eta Irmgard Müller Jogging jo zituzten eta Mirari Begiristainek Amona mantangorri

pieza herrikoia.

Cristina esku-soinuko irakaslearen hiru ikasleek zilarrezko domina bana lortu zuten jaialdian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide