Orioko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, Motondo paduraren berreskuratze prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu abenduaren 12tik 22ra Orioko kultur Etxean egingo dituzten jardunaldi batzuetan. Horietan, gainera, Urdaibai Biosfera Erreserba edo Doñana Parke Nazionalaren esperientziei buruzko hitzaldiak ere izango dira.
- Asteazkena, 12. 19:00: Euskal kostaldeko paduren hidrogeologia eta dinamika.
Hizlaria: Eneko Iriarte. Geologoa. UBU.
Aurkezpena: Ibon Goikoetxea. Usurbilgo Udaleko ingurumen teknikaria. - Osteguna 13. 19:00: Motondoko padura berreskuratzeko egitasmoaren aurkezpena.
Hizlaria: Kimetz Etxeberria, Ingeniaria. Aranzadi Z.E.
Aurkezpena: Juantxo Agirre Mauleon. Aranzadiko idazkari nagusia. - Ostirala 14. 19:00: Hezeguneen balioa. Doñanako adibidea. (Gaztelaniaz)
Hizlaria: Fernando Hiraldo. Ornitologoa. Azken urteotan Doñanako behatoki biologikoko zuzendaria
Aurkezpena: German Alonso. Eusko Jaurlaritzako Bioaniztasun zuzendaria.
Aranzadi Zientzia Elkartetik adierazi dutenez, Oriako itsasadarra euskal kostan aurki daitekeen padura multzorik garrantzitsuenetakoa da, bioaniztasunaren erabilera iraunkorra eta kontserbazioa sustatzeko funtsezko ekosistema baita. 1971n nazioarteko komunitateak Ramsar hitzarmena sinatu zuen. Han hezeguneen erronka eta aukera nagusiak azaldu zituzten, gizakien ongizateaen eta uraren erabilera jasangarriaren arteko harreman zuzenarekin. Motondo padurak degradazio handia pairatu du azken urteotan eta horregatik berreskuratu egingo dute, Oriako itsasadarraren balio-jartzea gailenduz.
Hitzaldiez gain, bi ibilaldi gidatu egiteko aukera eskainiko dute:
- Abenduaren 16an, igandean: Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara. Hegaztien Zentrora bisita parkeko ornitologoen eskutik hegaztien behaketa eginez.
Irteera 09:00etan Herriko Plazan. Itzulera, 18:00etarako Orion.
Bidaia, bisita gidatua eta bazkaria: 20 euro.
Izena emateko: Uranga Burdindegian abenduaren 11tik 14ra bitartean.
Oharra: Kirol arropa eta oinetakoak eramatea gomendatu dute.
- Abenduaren 22an, igandean: Motondoko paduran ibilaldi gidatua.
Irteera: 10:00, Orioko Herriko Plazan.
Hizlaria: Marko Sierra, Ingeniaria. Aranzadi Z.E.
Izena emateko: abenduaren 17tik 20ra bitartean helbide honetan: idazkaritza@aranzadi-zientziak.org