Aiako sarreran, aparkaleku ondoan dago herrian Etxetxo izenez ezagutzen den eraikina. Guruztokia da –gazteleraz humilladero–, erdigunearen eta
hilerriaren artean dagoena eta lau isurkiko teilatua du, lau habek
eutsita. Teilatu hori da, hain zuzen ere, orain konpontzen ari direna, oso egoera txarrean baitzegoen alkateak jakinarazi duenez. Babestutako eraikina izanik ezinbestekotzat jo dute konponketa lanak egitea.
Etxetxoaren barruan hiru gurutze daude. Erdikoa, handiena, harri landuzko gurutze barrokoa da eta Kristoren pasioaren irudiak daude han landuta.