Edurne Albizu eta Honorio Lauchasek irabazi dute Aiako argazki lehiaketa

Irati 2012ko abenduaren 13a

Lan sarituekin eta erakusketan hautatuekin egutegia kaleratuko dute

Aiako Udalak urtero antolatzen du argazki lehiaketa eta aurten 17 parte hartzaile baino ez dira izan; horietatik bi bakarrik aiarrak. Gaur, osteguna, egingo dute sari-banaketa Kultur Etxean 18:00eta. Aurtengo sarituak honakoak izan dira:


  • Aiarrak
  1. Edurne Albizu-Indagarate zahar baserria
  2. BegoƱa Lizaso-Atariko lizarra
  3. Edurne Albizu-Negua Urdanetan

  • Kanpokoak
  1. Honorio Lauchas-Elkanoko eliza
  2. Oliver Perez-San Pedro Elkanon
  3. Juanjo Rivas-Azken atea

Elkano eta Urdaneta ziren aurten lehiaketarako gai eta bi auzo horietan ateratako irudiak dira aukeratuak: Elkanotik Indamendirantzako bidea, belar metak, Urdanetako urak, elizak, hilerria eta ostadarra esaterako. Argazki irabazleekin eta jendeak erakusketan aukeratutakoekin 2013ko egutegia egin dute eta Aiako etxeetan banatu.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide