Azken urteotako ohiturari jarraituz, herriko merkatarien lana bultzatzeko asmoz, Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du beste behin ere Orioko Udaleko Merkataritza Batzordeak. Abenduaren 21erako izan beharko dituzte dendariek prest beren erakusleihoak, San Tomas egun horretatik urtea bukatu bitartean eman ahal izango baitute oriotarrek erakusleiho onena aukeratzeko botoa. Il Gelaton, Kutixin, Ogiberrin, Goxoki Azkuen eta bi Sayalerotan jarriko ditu Udaleko Merkataritza batzordeak botoa emateko papera eta horiek jasotzeko kaxak.
Behin boto guztiak kontatuta, urtarrilaren 2an jakinaraziko dira zein diren sarituak.
Sariak
Lau sari emango ditu Udalak guztira: epaimahaiak aukeratutako hiru eta herritarrek aukeratutako bat.