Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritzako kideak haien babesle, bazkide-enpresa eta kolaboratzaileekin izan ziren aurreko igandean, abenduaren 16an, Teknifikazio zentroa ikusten.
Bisitan 90 inguru lagun elkartu ziren eta instalazio berriko txoko guztiak ikusi zituzten zuzendaritzakoen gidaritzapean. Atzetik, Getariara joan ziren, Ameztoi txakolindegira eta bertan bazkaldu zuten gehienek. Bazkalostean, Ibon Huegunek, OAEko presidenteak, oroigarri bana eman zien babesle guztiei.
OAEk sostengu ekonomikoa ematen dietenei esker ona adierazteko modua izan zen abenduaren 16koa.
Bideo honetan ikusi daiteke egin zuten bisita: