Motondora bisita gidatua izango da larunbatean

Irati 2012ko abenduaren 20a

Motondori buruzko hitzaldi-zikloak eta natur irteerak amaituko dira

Abenduaren 12an hasi ziren Orioko udalaren, Aranzadi zientzia elkartearen eta Herrio natur taldearen eskutik Motondori buruzko hitzaldiak eta natur irteerak eta egitaraua amaitzeko berreskuratu nahi den eremua, Motondo bera, bisitatzeko aukera eskainiko dute larunbatean, abenduaren 22an. Aranzadi zientzia elkarteko kide Marko Sierra ingeniaria izango da azalpenak ematen.

Herritar guztiak animatu eta gonbidatu nahi dituzte Motondo ezagutzera. Irteera ordua 10:00etan izango da, herriko plazan. Bisita doakoa da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide