Mandalara taldeak hainbat hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako eta gonbidapena luzatu nahi die parte hartu nahi duten guztiei. Hona hemen egutegia:
- Abenduaren 22an, larunbatean, Mandala tailerrak 4 urtetik gorako umeentzat.16:30etik 20:00etara, Kultur Etxean.
- Abenduaren 26an, asteazkenean, Kandela tailerra Mandalara taldearen eskutik. 17:00etan, Herriko Plazan.
- Abenduaren 26an eta 28an eta urtarrilaren 2an eta 4an, Gazteentzat Brain Gym (Garun gimnasia). 16:00etatik 17:15era, Mandalararen lokalean. Haur bat 50 euro, bi 70 euro. Irakaslea: Irkus 655 726 291.
- Lateralitatearen zentzua garatzea
- Idazkera garatu eta hobetzea
- Begi-esku koordinazioa garatzea
- Gorputzaren zentzumenak koordinatzen ikastea
- Ikasketa garaian lasai egotearen garrantzia
- Arreta jartzeko ahalmena hobetzea
- Entzumen ahalmena handitzea
- Oreka gaitasuna kontrolatzen ikastea
- Memoria handitu eta garatzea
- Urtarrilaren 4an, ostiralean, Zaintzailearen rola hitzaldia, Mirentxu Gozategi Fisioterapeutaren eskutik.
Tf: 669 470 642. Besteak beste, zaintzaileak pertsona nola mugitu behar duen azalduko du. 19:00etan, Kultur Etxean.
Informazio gehiago nahi izanez gero Mandalara elkartearekin jarri harremanetan: 648 487 489 edo mandalarataldea@gmail.com.