Erregeen kabalgatarako izen-ematea ostiralean izango da

Irati 2012ko abenduaren 20a

Haurrek eta helduek 19:00etan, Ikastolako pergolara joan beharko dute

Urte berria hasi eta handik gutxira, urtarrilaren 5ean, hain zuzen ere, Errege Magoei ongi etorria egingo diete oriotarrek eta horretarako panderoak, danborrak eta barrikak astindu beharko dituzte Talai Mendik antolatutako kabalgatan. Parte hartu nahi duten sei urtetik gorakoek izena eman ahal izango dute abenduaren 21ean, ostiralean, 19:00etan, Ikastolako pergolan. Lehen entsegua, berriz, abenduaren 26an, asteazkenean, izango da ordu eta leku berean. 

Bestalde, 18 urtetik gorako herritar guztiak animatu nahi dituzte sokari eutsiz eta zuziak eramanez, kabalgatan
parte hartzera. Nahi dutenek haurrek bezalaxe eman dezakete izena ordu eta toki berean.

Jaiotza, kantu eta jantzien lehiaketa
Gabonetan bestelako ekintzarik ere ez da faltako eta horien artean dago jaiotza, kantu eta jantzi lehiaketa, hori ere Talai Mendik antolatua. Ikastolako pergolan izango da abenduaren 28an, 17:00etan Talai Mendikoen esanetan,   polita izango litzateke abenduaren 24an, arratsaldean jaiotzarekin kalez kale ibiltzen diren taldeek bertan parte hartzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide