Jon Redondo, Orioko alkate ohia (2007-2011) eta gaur egun EAJko zinegotzia, izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendari. Patxi Mutiloaren kargua hartu eta datozen lau urteetan izango du horren ardura. EAJ Eusko Jaurlaritzara heldu eta organigrama osatzen ari da egunotan, Redondok, Cristina Uriarteren ardurapean dagoen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean hartuko du kargua.
Jon Redondo kirolari –arraunari– lotuta egon izan da urte askotan, eta Orio Arraunketa Elkartean aritu izan da urte askoan.
Bestalde, 2009tik aurreko hilabetera arte Kutxako Administrazio Kontseiluko eta Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da.