Kepa Loidi harategiko txistorra izan da onena gaur, ostirala, Donostian izandako txistorra txapelketan. Ez da txapela irabazi duen lehen aldia eta bigarren saria ere jaso du hainbatetan. Sukaldari entzutetsuak izan dira epaile, besteak beste, Arzak, Subijana…
Keparen arreba Mirenek jaso du saria eta irabazle izan badira egindako lanaren zein esperientziaren ondorio izan dela esan du; baita, horrelako sariek lanean jarraitzeko ilusioa ematen dutela. Eskertza bezeroei egin die eskaintzen duten konfiantzagatik eta haiek ere saria dela-eta poza azaltzen dutelako.