Kiroldegian eman behar da izena San Silbestre lasterketarako

Irati 2012ko abenduaren 24a

11:30ean hasiko da haurren proba, helduena, berriz, 12:00etan

Urteroko ohiturari jarraituz, San Silbestre lasterketa izango da abenduaren 31n goizean Orioko Udalak antolatuta.

11:30ean hasiko da haurren proba, helduena, berriz, 12:00etan. Haurrek buelta txikia egingo dute eta helduek buelta txikia eta, ondoren, handia.

Parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegira jo beharko dute edo telefonoz deitu: 943 89 44 28. Haurrek doan izango dute eta helduek, berriz, bi euro ordaindu beharko dituzte.

Proba herrikoia izanik parte-hartzaile guztien artean kirol materiala zozkatuko dute.

Lasterketaren ostean, probaren laguntzaile Arkaitz tabernak, salda beroa partituko du korrikalarien artean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide