Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du abenduaren 26an

Irati 2012ko abenduaren 24a

20:00etan izango da udaletxean

Abenduaren 26rako ezohiko bilkura deitu du udalbatzarrak. Udaletxean, udalbatzarren aretoan izango da 20:00etan hasita eta honako gaiak aztertuko dituzte:

 

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2012ko urriaren 30ean egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 8/2012 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

3.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 9/2012 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.

4.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Kasko Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren 3. hirigintza-jarduketaren (Kale Nagusia) garapen urbanistikoari dagokion hitzarmen urbanistikoaren aldaketari.

5.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udal kanpineko bungalowen hornidura eta instalazioaren kontratazioa.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko ‘Nueva Cerámica Arocena’ enpresaren ondoan dagoen Etxeluze izeneko eraikina erostea.

7.- Onartzea, egoki bada, EAJ udal talde politikoak aurkeztutako mozioa, etxegabetzeei buruzkoa.

8.- Onartzea, egoki bada, Ibon Berasaluze Manterolak ‘ORIOKO HERRIRA’ mugimenduaren izenean aurkeztutako mozioa, euskal preso politikoei buruzkoa.

9.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide