Herribilen 8. ekitaldia izango da bihar gauean Karelan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abenduaren 27a

Gabon kanten, jantzien eta jaiotzen txapelketa ere izango da, arratsaldez, ikastolako pergolan

Bihar, abenduaren 28a, Harribil dantza taldeak antolatutako Herribil emanaldiaren 8. edizioa izango da Karela kiroldegian, gaueko 22:00etan hasita.

Dantza, kantua, musika, antzerkia… denetarik bilduko du aurten ere ikuskizunak, herritar asko eta askoren parte hartzearekin.

Bestetik, arratsaldean, 17:00etan hasita, gabon kanten, jaiotzen eta jaiotzen txapelketa izango da ikastolako pergolan Talai Mendik eta Orioko Herri Ikastolak antolatuta. 

Atzetik, urtero legez, gaztaina erreak banatuko dituzte hainbat edarirekin lagunduta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide