Bihar, abenduak 29, Euskal Selekzioak Anoetan jokatuko duen partidua dela-eta, Orioko eta Aiako bizilagunek jaialdia antolatu dute. 10:30ean hasita, Txurrumuski taldearen laguntzaz, umeentzat herri-kirolak, aurpegiak margotzeko txokoa eta beste hainbat jolas izango dira. Ondoren, 12:00etan, herri kirol apustua egingo dute Helduko kirolariek eta Orioko
arraunlariek. Kirol apustuaren amaieran, salda eta txistorra banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Jaialdia Orioko
Kiroldegian izango da.