Urtero bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo ezagunak ekarri ditu aurten ere Orioko Herri Ikastolak urtarrilean Karela kiroldegira. Urtarrilaren 25ean eskainiko dute Sentitu, pentsatu, ekin! lan berria, 17:30ean hasita.
Pailazoak ikustera joan nahi duenak Il Gelato kafetegian eta Ikastolako idazkaritzan (08:30etik 10:00etara, 12:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:00etara) eros ditzake sarrerak 7 eurotan, urtarrilaren 8tik aurrera.