Aurrena Azpeitiko Udalak eta ondoren UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) martxan jarritako ekimen bati esker, urte berria hastearekin bat, euskaraz bidaliko dizkie fakturak Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Orioko herritarrei. Izan ere, ekimenarekin bat egin eta oriotarrei dagokien eskaria bideratu dio Orioko Udalak Gipuzkoako Ur Kontsortzioari.
Horrela, euskarazko ereduetara ohitu bitartean, bertan erabilitako hitz eta terminoen itzulpena jasoko dute fakturek, atzeko aldean. Horrez gain, euskaraz ondo moldatzen ez direnen herritarrentzat glosario bat eramango dute fakturek ifrentzuan lagungarri, euskaraz eta gaztelaniaz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Gipuzkoako Ur Kontsortziorajo dezake hala nahi duenak.