Aiako Udalaren laguntzaz Lardizabal eskolako guraso elkarteak, Xatur gaztelekuak eta Aiako kirol elkarteak antolatutako Gabonetako programaren baitan, umeen jolasak eta ludoteka izango dira kultur etxean, 11:00etatik 13:00etara. Horrez gain, arratsaldeari dagokionez, oporraldiotako bosgarren zine emanaldia izango da kultur etxean, 17:00etan hasita. El gato con botas filma eskainiko da bertan.
Orion, berriz, puzgarriak eta hainbat jolas ekarri ditu Gabonetako haur parkeak Karela kiroldegira. Goiz eta arratsaldez egongo da irekita: 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Urtarrilaren 3an, berriz, Xurdin ikuskizuna izango da ikusgai Aiako frontoian, 17:00etan hasita. 4 euro balioko du urtebete baino gehiago duen haur nahiz helduarentzako sarrera bakoitzak urtarrilaren 2a baino lehenago erosten bada, Iturriozenan; 5 euro, sarrera egunean bertan jasoz gero frontoian bertan egongo den takilan.
Ikuskizunaren ondoren Bizar Zuri etorriko da Hiru Errege Magoentzako gutunak jasotzera.
Mandalara taldeak antolatutako Zaintzailearen rola hitzaldiaren txanda izango da ostiralean, urtarrilaren 5ean Orioko Kultur Etxean.
Errege Egunaren bezperan etorriko da Erregeen karterua Oriora. Goizean zehar arituko da Bizar Zuri iluntzean, 18:00en bueltan, etorriko diren Hiru Errege Magoentzako gutunak jasotzen. Talai Mendi mendi elkarteak antolatuta, ongi etorria egingo zaie Erregeei, herriko kaleetan barrena danborrak eta panderoak astinduz.