Aiako eta Orioko 20 herritar saritu dituzte Arkupe merkataritza elkarteko kideek beren taldeko dendetan erostearen abantailak azpimarratzeko helburua duen Erosketa express kanpainaren baitan. Atzo iluntzean, urtarrilaren 2an, egin zuten zozketa eta urtea bukatu bitartean erosketak herrian bertan egiteagatik bildutako txartelen artetik, 20 lagunen izenak atera zituzten. Rosario (Kutixi kafetegian), Trayu (Uranga burdindegian), Arantxa (Izarra bideo dendan), Alaitz (Olatun), Jose Manuel (Argi gaiak-en), Ainara (Orio optikan), Kristina (Lore burdindegian), Maite (Gozategi fruta dendan), Ramon Tena (Ramiron), Rosana (Rosa arropa dendan), Naroa (Anarrin), Merche (Izarra arropa dendan), Maite (Orios' shopen), Leo (Sparren), Gurutze (Ardatzan), Ana (Maukan), Patricia (Lizason), Ramoni (Olidenen), Leire (Berezin) eta Itziar (Itziar kirolak-en) izan dira saria jaso duten zortedunak. Gaur bertan, urtarrilaren 3an, gastatu beharko dute guztiek saria Arkupeko edozein dendatan.