Korrikalari asko izan zen San Silbestre lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko urt. 3a, 11:47

Orioko lasterketako argazkiak zintzilikatu ditugu Karkarako argazki-galerian

Urtea sasoiko bukatu nahian, jende askok hartu zuen parte San Silbestre lasterketan. Haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat, korrikarako prest zegoen guztiarentzat zegoen lekua abenduaren 31n.

Goizean izan zen proba Orion: 11:30ean txikiena; 12:00etan hasita helduena. Inoizko haur gehien izan zen aurrenekoan; 170 bat inguru. Domina bana jaso zuten guztiek egindako kirol esfortzuaren ordainetan. Kanpaiek 12 dilin-dolon jotzearekin bat abiatu ziren 150 lasterkari heldu ondoren, 5 kilometro inguru egiteko prest. Azkarrago batzuk, mantsoago beste batzuk, kantari, hizketan edo arnas soinu hutsaren konpainian gehientsuenak iritsi ziren Ikastola aurreko helmugara. Indarrak berreskuratzeko salda ere izan zuten parte hartzaileek Arkaitz tabernaren eskutik.

Aian, berriz, arratsaldean izan zen San Silbestrea: 17:00etan ekin zioten herriko bueltari lasterkari guztiek, ikusleen txaloen artean. Aian ere urtetik urtera herritar gehiago animatzen da urtea agurtzeko korrika saio honetara.

Lasterketako argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide