Elena-Nekane ile-apaindegiak irabazi du Gabonetako erakusleiho lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko urt. 4a, 11:43

Goxoki kafetegiak jarri du herritarren ustez erakusleihorik politena

Orioko Udaleko Merkataritza Batzordeak martxan jarritako 2012ko Gabonetako Erakusleiho lehiaketak badu irabazlea: Elena-Nekane ile-apaindegia. Hala erabaki dute lehiaketako epaimahaikideek. Muxutruk lore dendak jaso du bigarren saria, eta Zass ile-apaindegiak hirugarrena. Herritarren bozkek erabakitako saria, berriz, Goxoki kafetegiarentzako izan da bigarren urtez jarraian.

Merkataritza batzordetik jakinarazi dutenez, urtetik urtera erakusleiho dotoreagoak jartzen dituzte herriko merkatariek eta ondorioz, lehia estua izan da aurtengoan.

Dendariei banatutako sariez gain, bestelakoak ere eman ditu Udalak Gabonetako lehiaketaren harira. Izan ere, erakusleihorik politena zein izan den erabakitzeko botoa eman duten 10 herritarrek 50 euroko bono bana jaso dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide