Ostiraletan pintxo txikiteoa itzuliko da Orion

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urtarrilaren 10a

Gabonak pasata, hala erabaki dute tabernariek

Gabonak pasa dira eta pintxo txikiteoa martxan jarriko dute berriz ere Orioko tabernariek bihartik, urtarrilaren 11tik, aurrera ostiralero.

Iaz bezala bi aukera izango dira:

  • Pintxoa + urteko ardoa, sagardoa, zuritoa edo muztioa 1,50 euroan taberna hauetan: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Kaiua, Koasta, Kolon Txiki, Loretxu, Salatxo eta Sarasua.
  • Pintxoa 1,50 euroan eta edozein trago bi taberna hauetan: Gure Txoko eta Tragoxka.

Ostiral iluntzerako plana egiteko aitzakia jarri dute, beraz, tabernariek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide