The upper room gospel talde donostiarraren kontzertua izango da igande honetan, urtarrilak 13, eguerdiko 12:00etan, Aiako Kultur Etxean.
Musika erlijiosoa eta afroamerikarrek abestua izan ohi da gospela, baina IƱaki Miguel eta Mikel San Jose buru dituen taldean ez dago afroamerikarrik.
Ingelesez eta euskaraz abesten dituzte beren abestiak eta dagoeneko urte batzuk daramatzate aretoz-areto. Hemen ikusi dezakezue 2008an ETBko Horrelakoa da bizitza saioan eman zuten elkarrizketa laburra eta kantu parea: