Otsailaren 10eko asteburuan izango dira 2013ko inauteriak. Hori dela eta, iaz bezala, festa antolatzeko bilera deitu du Orioko Udaleko Kultura sailak.
Bilera urtarrilaren 14an egingo da, Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Hala, herriko elkarte eta eragile denak gonbidatu ditu Udalak bertan parte hartzera.
Horrez gain, herriko tabernariei ere bertan izateko eskatu diete, izan ere, iaz bezala, tabernarien arteko lehiaketa antolatu nahi dute.
Mozorroa prestatzen hasteko garaia iritsi da Gabonak pasa besterik egin ez direnean.