Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txiki eta autonomoen kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du langabetu edota enpresa berria martxan jarri nahi dutenentzat. Horretarako, SPRIren Euskadi Emprende programaren diru-laguntza jaso du Udal Elkarteak.
Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren helburu nagusia enpresa-ideia berriak abian jartzen laguntzea da.
Honakoak dira ikastaroaren nondik norakoak:- Nori zuzendua: langabezian dauden edo/eta enpresa abian jarri nahi duten pertsonentzako
- Datak: urtarrilaren 28tik otsailaren 14ra (56 ordu)
- Ordutegia: 9:30-13:30
- Non: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Zarautzen)
Azken bost urteotan 200 enpresa inguru sortu dira Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren laguntzarekin. Informazio gehiago jasotzeko edota izen-emateko telefono honetara deitu behar da: 943 890 808 –Eli–.