Alerta laranja emana dago datozen orduetarako

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urtarrilaren 15a

Biharko alerta laranjatik horira pasako dela iragarri du Euskalmetek

Euria geratu gabe ari du azken orduotan, eta astearteko, urtarrilaren 16ko, 24 orduak alerta laranjan emango ditugu Euskalmet agentziaren arabera, 

Honako iragarpena egin dute:

24 orduan 80 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate handiari dagokion alerta laranja kantauri isurialdean 00etatik 24etara (ordu lokala). Kantauri isurialdeko zenbait puntutan 24 orduan 80 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea handia da, bereziki ekialdean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Kantauri isurialdean prezipitazioa oso ugaria izango da, bereziki ekialdean.

Horrez gainera Oria ibaia ibilbideko hainbat puntutan gainez egiteko zorian dago eta ur hori guztia gurera iritsi daiteke. Balea kalean, esaterako, Erribera kalearekin gurutzatzen den tokian, estoldetatik gainezka egin du urak eta putzu handia egin da.

Ibaiak gainezka egin dezakeenez, garaje eta sotoetan behar diren neurriak hartzeko gomendatu dute hainbat tokitatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide