Mandalara taldeak urte berriari hasiera emateko hainbat ekintza antolatu ditu. Horien artean, Alex Arellanok ostiral honetan, urtarrilaren 18an, iluntzeko 20:00etan, Mandalara zentroan, emango duen hitzaldia da.
Esnatu zure intuizioa! da hitzaldiaren izena eta gazteleraz izango da. Hainbat gai tratatuko dituzte hitzaldian:
- Zer da sustraitze bat? Zergatik, nola, noiz?
- Zer da aura?
- Zer dira txakrak?
- Non dago zure energia: iraganean, orainean, etorkizunean? Hemen ala beste nonbait? Zure gorputzaren barruan ala kanpoan?
- Zer alde dago zure energiaren eta beste pertsonen energiaren artean?
- Nola komunikatzen zara zurekin eta besteekin?
- Umoreak, poztasunak eta gogoak zure energian duten eragina.
Gai horiek guztiak landuko dituzte hitzaldian. Hala, Mandalara taldekoek honakoei zuzendu diete gonbita:
– Beren ahalmenei buruzko kuriositatea dutenei
– Beren ahalmen intuitiboak sakondu nahi dutenei; gero lanean, zientzian eta bizitzako atal guztietan aplikatzeko
– Bizitzaren funtsezko galderak argiago ikusi nahi dituztenei
– Pertsonalki eta izpiritualki hazi nahi dutenei
Hitzaldiaz gainera, gaiari buruzko ikastaroa antolatuko dute Mandalarakoek otsailerako eta martxorako. Informazio gehiago nahi duenak, 648 487 489 telefonora deitu eta Amaiagatik galdetzea besterik ez du.